Ia Edurne etorri zaite
orain pizarra aldera
ahal dan goxoen egingo dizut
ikasgaiaren galdera;
bueno mesedez ez hainbat neka
ez al zintezke hor gera?
Kontatuko dut nik zenbat amets
egingo dudan aurrera:
hau sumatzen det zonalde dena
euskalduntzeko bezpera
ahalegin hortan zuek eta nik
lana daukagu ospera!
Eta gauza bat bururatu zait
hau jartzea buruz behera
nor-nori-nork hau nabarmena da:
zuek, ni eta euskera.