Urumea eta Txirrita eskolek eta Hernaniko Udalak, Euronet 50/50 hitzarmena berritu zuten aurreko astean. Energia efizientzian hobetzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute ikastetxeek, eraikin publikoetan energia aurrezteko proiektu hezitzailearen bidez. Urumeako eta Txirritako ikasleek Talde Energetikoak sortzen dituzte, eta euren egitekoa da eskolako energia-kontsumoaren jarraipena egitea, datuak jasoz, besteak beste.