Eguneko bertsoa

Txapelduna

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 16a, 15:00

Gaurko bertsoa ezin zen beste bat izan: Alaia Martinen txapeldunaren agurra. 

Bihurtu ditzagun lagunak
bizitzaren tenplu
badakitenak zer noiz nola
eta non galdetu
entzuten gaituztenak
nahiz ta pixkat logaletu
ta etxe bihurtzen dutenak
edozein ez leku
disolba dezagun eskuina
ta auzoa ezkertu
egon gaitezen lagunekin
hauskor eta inperfektu
elkarrengandik gertu eta
elkarrentzat gertu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!