Larunbat goizean egin zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bere batzar nagusia, eta bertan bozkatu zuten oniritzia ematea Aranoren eta Lekunberriren eskaerei, UEMAko kide izateko. Halaxe egin zuten batzarkideek, eta ongietorria eman zieten bi herriei. Hortaz, dagoeneko UEMAko kide da Arano ere, Urumea bailarako beste hiru udalerriak bezalaxe: Astigarraga, Goizueta eta Hernani. Arano eta Lekunberri batuta, une honetan 113 dira mankomunitatea osatzen duten udalerri euskaldunak.