Datorren larunbatean izango da Santo Tomas, baina nabari da Urumea bailaran festa gosez dagoela jendea. Atzo egin zuten ospakizuna Astigarragan eta Hernanin, astebete aurreratuta; eta jendetza gerturatu zen postuetara. Txistorra kiloka banatu zuten taloetan zein ogi tartean, eta ilara luzeak osatu ziren.
Goiz osoko festa antolatu zuen Astigarragako Herri Eskolak, eta lau postu izan ziren aukeran Hernanin: San Joan Konpartsak, Aratz ikastolak, errugbi elkarteak eta eskubaloi taldeak jarritakoak.