Gabonekin lotutako tailerrak antolatu ditu AEK euskaltegiak, Zilegi Eskolen barruan, datozen egunetarako. Bihar, euskal janzkerari buruzko ikastaroa egingo dute, Astigarragan eta Hernanin: goizeko 09:30etan izango da Astigarragakoa, kultur etxe zaharrean; eta arratsaldeko 18:00etan Hernanikoa, AEKn bertan. Bigarren saio bat ere egingo dute Hernaniko AEKn, ostegunean, goizeko 09:30etan.
Astigarragan, berriz, txokolatezko turroia egiteko ikastaroa prestatu dute asteazkenerako, arratsaldeko 18:00etan Zipotza elkartean. Doakoak izango dira saio guztiak.