Eguneko bertsoa

Besterenei txalo ta propioei errita

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 10a, 09:44

Atzoko bidetik segita, hamarreko txikiko bertsoaldi bat ekar dezagun gaurkoan, abenduaren 10ean. Hona hemen Jexux Mari Irazuk eta Unai Mendizabalek iazko Tolosako jaialdian osatutako ariketa. 'Nik ez niake halakorik egingo' pentsatu arren, garaia etorrita semeak aitaren gauza berak egiten dituela hausnartu zuten biek. Irazuren aurreneko bertsoa da segidan dakarkiguna, eta bertsoaldi osoa entzungai eta irakurgai dago hemen.

Erlojua bueltaka
ibiltzen da tik-ta
errepikatuz dena
nabil igerrita
ni laurogei urtera
zuk guraso pinta
umeei eite ‘iezu
begira jarrita
besterenei txalo ta
zeureei errita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!