Atsedena hartzea
ez degu kalteko
eta hori lortzen da
bera tarteko
aulkia gauza ona da
bila joateko
nahiz aspaldian hemen
gu gauzkan menpeko
hainbat ikusteko
edo erosteko
IKEAn bai lepo
desberdinak seko
baina ezetz txikirik
behiak jezteko. (bis)
Abenduaren 9ak bederatziko bat eskatzen du. Bat aukeratzen hasita, azken urteetako bertsoaldi gogoratuenetako bat dakargu gaur. Andoni Egañak 2005eko finalean abestutako bertsoa da, 'Aulkia' hitzari erantzunda.
Atsedena hartzea
ez degu kalteko
eta hori lortzen da
bera tarteko
aulkia gauza ona da
bila joateko
nahiz aspaldian hemen
gu gauzkan menpeko
hainbat ikusteko
edo erosteko
IKEAn bai lepo
desberdinak seko
baina ezetz txikirik
behiak jezteko. (bis)