Mendialdea Mankomunitateak artilea biltzeko kanpaina eginen du aurten ere. Goizuetako eta Aranoko bilketa, gaur eginen dute Goizuetako garbigunean, 12:00etatik 16:00etara. Artilea zakuetan sartu gabe utzi beharko dute eta abeltzain bakoitzak dagokion kuota ordaindu beharko du kudeaketa kostuengatik.