Azken egunotan prezipitazio haundiak izaten ari dira Añarbeko arroan eta, prezipitazioak bere horretan jarraituko du. Iragarpen meteorologiko horren aurrean, 23 m3/s-ko hustuketa prebentiboa hasi dute, babes erabilgarria haunditzeko. Urumearen mailak horretarako aukera ematen duen bitartean (momentu honetan 0,84 metrotan dago), hustuketa kontrolatua mantendu egingo da. Zerbitzu teknikoek egoeraren bilakaeran dute jarria arreta guztia, eta garrantzizko edozein nobedaderik izanez gero haren berri emango dute.