Ireki ditu ateak DA!k, euskal kulturaren erakusleiho bilakatuz

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 6a, 00:00

DA!ren 59.edizioa hasi zuen atzo, eta igandera bitarte, kulturzaleen topaleku bikaina izango da.

 

Atzo ireki zituen ateak Durangoko Azokaren 59.edizioak, eta igandera arte, kulturzaleen topaleku bilakatuko da Durango. 1990etik liburu eta diskoen azokara kulturaren diziplina ezberdinak ordezkatuz gune bereziak sortzen joan dira azokan, eta egun kulturaren plaza bilakatu dela esan daiteke.

Gune ezberdinetako aurkezpen eta egitarauek osatzen dute azoka, eta lau egunetan zehar, betiko kultur zitak izateaz gain, euskal kultur eszenan estreinakoz argitaratu diren lanak ikusteko aukera paregabea izango da. Euskal Herri osotik gerturatzen da jendea, haurrak, helduak zein gazteak, guztiek baitute beraientzako txokoa eta zeregina. Euskal eszenan barrena lanean dabiltza bailarakoak diren Karena musika taldea eta Marramiau Sorkuntza taldeko kideak, besteak beste.

 

Karena eta Marramiau,
besteak beste

Kultura munduan dabiltzan hernaniarrak ere aurkituko ditugu aurtengo edizioan: Karena musika taldeko Irati Jauregi eta Xabi Elizegi hernaniarrak eta Beñat Kamio ereñotzuarra, eta bestalde, Marramiau Sorkuntza Taldeko Intza, Miren eta Uxue hernaniarrak.

Karena taldeko kideek atzo eman zuten kontzertua, Musika zuzenean stand-ean. Marramiau taldeak, osatutako animaziozko proiekzioa eskaintzeaz gain, taldeko stand-a ere izango dute. Bertan seriearekin loturiko produktuak izango dituzte eskura, Artekale 013n izango dira kokatuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!