Euskal kultura denez
kalitatezkoa
Badakit gure sua
ez dela kezkoa
Baizik sorkuntza bizi,
kezkatu, freskoa
Beraz guk laguntzea
da nahitaezkoa
Gaur hasiko da Durangoko Azoka! Ziur bailarako herritar ugari joango direla bertara egun hauetan, eta horrekin lotutako bertsoa dakargu gaurkoan. Amets Arzallusek Xilabako finalean honela erantzun zion euskal sorkuntzari buruzko puntuari.
Euskal kultura denez
kalitatezkoa
Badakit gure sua
ez dela kezkoa
Baizik sorkuntza bizi,
kezkatu, freskoa
Beraz guk laguntzea
da nahitaezkoa