Bertsoez gozatu zuten ahosabai zorrotzenek

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 30a, 00:00

Iker Zubeldiak, Eli Pagolak, Unai Agirrek eta Aitor Mendiluzek, Aritz Zerainek gidatuta, eta Kronikarekin eta Basque Culinary Centerrekin elkarlanean bertsorik goxoenak sukaldatu zituzten atzo BCC-n, gutizien afariaren aurretik.

 

Bailarako bertsozale eta gutiziazaleek zapore gazi, gozo eta garratzez gozatu zuten atzo arratsaldean. Hasieran bertsoekin, eta zapore garratzak alde batera utzi ondoren, zapore gozo-gaziek ahosabai zorrotzenak asetu zituzten Basque Cullinary Centerreko ikasleek. Bi urte t'erdi eta gero Bertso Gutiziak saioa atzo ospatu zen, Basque Culinary Centerren, eta arrakasta bete-betekoa izan zen. 

Bertso saioa izan zen arratsaldeko lehenengo platera. Kantuan Unai Agirre hernaniarra, Eli Pagola ereñotzuarra, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia aritu ziren sukaldean, eta gaien errezeta prestatzeaz Aritz Zerain ereñotzuarra arduratu zen, gai-jartzaile moduan. Izaera bereziko saioa izaten da Basque Culinary Centerrekoa. Bertsoek eta gastronomiak betidanik izan dute lotura estua, baina otorduetan islatzen da gehienetan. Aretoko giroak ariketa berezixeagoak probatzeko aukera ederra eskaini zuen beste urte betez. Amaieran bertaratutakoek hurrengo edizioa noiz ospatuko den galdezka joan ziren ekitalditik. Oraingoz utzitako zapore goxoarekin geratzea izango da onena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!