Eskubaloi denboraldi lehiatua eta lehiakorra ari dira osatzen bailarako taldeak. Seniorren taldea, Gipuzkoako Bigarren mailan, bere multzoko lidertza ari da lehiatzen Lezoko Munttarpe eta Elgoibar taldeen aurka. Jardunaldi honetan, Hernanik Ordiziaren aurka jokatuko du gaur, 18:00etatik aurrera, kiroldegian. Goierritarrak azken postuan daude sailkatuak eta irabazi beharreko partidua da. Gainera, Munttarpek eta Elgoibarrek euren artean jokatuko dute eta emaitza honen arabera hernanik lehenengo postua berreskuratu dezake.
Euskal Ligako taldeek,
Barakaldon
Euskadiko mailarik gorenean ari dira lehiatzen jubenil eta kadete mutilak. Ez da erraza maila horretan jokatzea, baina hernaniarrak ez dira etsitzen. Honela, gaur Barakaldora bidaiatuko dute. Jubenilek, 10:30etan hasiko dute partidua eta kadeeteek, 12:00etan.