Udalbiltzak energia komunitateak elkartuko dituen bigarren mailako sarea eraikiko du

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 27a, 00:00

Udalbiltzako kideak prozesua aurkezten, Kursaalen egin zuten bileran.

Prozesuak urtebete iraungo du, eta Euskal Herriko energia komunitateek marraztuko dute euren etorkizuna.

Astigarraga eta Hernani parte diren Udalbiltza Partzuergoak, Euskal Herriko energia komunitateak harremanetan jarriko dituen bigarren mailako sarea eraikitzeko prozesua aurkeztu zuen pasa den ostiralean, Donostiako Kursaal aretoan. 

Proiektuaren helburua da bigarren mailako azpiegitura bat sortzea, azken urte hauetan sortu diren eta abiatze bidean dauden energia komunitateentzako baliagarria izango dena. Hala, sareak komunitateei lagunduko die izan ditzaketen beharrak asetzen, eta erronkak elkarrekin gainditzeko aukera eskainiko die, energia proiektu horiek sendotzeko.

Aurkezpenean 70 lagun inguru bildu ziren; hala nola, energia komunitateak, energiamunduko eragileak eta adituak, garapen agentzietako teknikariak, eta Trantsizio Energetikorako Bulegoetako kideak. 

Saioan errepasatu zituzten, era berean, Udalbiltza Partzuergoak azkeneko urte hauetan energia burujabetzaren inguruan egindako lanketak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!