Ostegunerako antolatu dute Hernani Burujabeko kideek parke eolikoen inguruko mahai-ingurua, 18:30etan Sandiusterrin. Urumean egin nahi dituzten parke eolikoak zeresan haundia eman dute azken hilabeteetan, eta herriko eragile asko honen inguruan lanean dabiltza.
Mahai-inguruan parte hartuko dute Aritz Otxandianok, Otxandioko energia komunitateko kideak eta Alain Arrutik, Euskal Herria Bizirik taldeko kideak. Elkarrizketa dinamizatzeko ardura hartuko du Hernaniko Irati Sarasua kazetariak.
Hernani Burujaberen baitako eragileek gaia herriratzeko beharra ikusi dutela azaldu dute, eolikoek dakartzaten hainbat ertzez hausnartzeko. Besteak beste, multinazionalak, larrialdi klimatikoa, desazkundea, ondare naturala edota energia burujabetza.