Bigarren mailako finala galdu dute Ganix Urdangarinek eta Axier Luluagak

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 26a, 00:00

Lehenengo eta bigarren mailako txapeldunak eta finalistak.

Beotibar 1 taldeko Xabier Zubiria eta Mikel Goitia izan dira txapeldunak, Mundarroko bikotearen aurka, 25-22 irabazi ondoren.

 

Ganix Urdangarin (Endika Ramosek ezin izan zuen jokatu) eta Axier Luluaga azpitxapeldun izan dira Gipuzkoako bigarren mailako txapelketan, gomazko paletan, finalean 25-22 galdu ondoren. Zarautzeko Aritzbatalde frontoian jokatu zen finala, larunbatean, eta Beotibar 1 taldeko Xabier Zubiria eta Mikel Goitia izan ziren txapeldunak, Mundarro 2ko bikotea gainditu eta gero. Partidu oso lehiatua izan zen, berdintasun haundikoa, baina azkenean Urdangarinek eta Luluagak ezin izan zuten Lehenengo mailarako igoera txapelarekin borobildu.

Bestetik, hirugarren mailan, Hernani taldeko Arandiak eta Manterolak 23-25 galdu zuten finalerdietako joaneko partidua, Euskal Jolaseko Barinagarrementeriaren eta Berasaluzeren aurka, Hernaniko frontoian. Datorren asteburuan finalerdietako itzulerako partidua jokatuko dute Deban eta bi tantoko desabantailari buelta eman beharko diote finalera sailkatu nahi badute. Hala ere, bigarren mailarako igoera ziurtatuta dute.

 

Salaberria-Urdangarin bikoteak, galdu

Bestetik, infantilen Ikus txapelketan Salaberria-Urdangarin bikoteak galdu egin zuen paletan, Oianguko talde sendoaren aurka, 13-30. Ilunperen aurretik dira hernaniarrak sailkapenean, baina Oianguko hiru palistak oso sendoak dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!