Hernaniko eskubaloi talde nagusiak beste garaipen bat lortu zuen Donostian, Egiaren aurka. 25-31 nagusitu ziren Gipuzkoako Lurralde mailako bigarren mailan, B multzoan. Sailkapen nagusian bigarren jarraitzen du Lezoko Muntarpe taldearen atzetik, puntu bakarrera. Lehia bizian dabiltza bi taldeak. Euskal Ligetako jubenil eta kadete mutilek ez zuten izan jardunaldirik pasa den asteburuan, baina bai Gipuzkoa mailako neska jubenilek eta kadeteek. Jubeniletan Mundarrok galdu egin zuen 32-25 Leizearen aurka eta Hernanik berriz, irabazi egin zuen 17-9, Pulporen kontra. Bigarren fasea ari dira jokatzen eta hernaniarrak lehenengo postua eta bederatzigarren postuen arteko lehian daude eta astigartarrak 10-18 postu arteko lehian. Kadeteetan ez zuten zorte berdina izan Hernaniko bi taldeek. Zuritex eta Saiekoren aurka galdu zuten.