Gabonetako Txapelketa hasi dute Hernaniko benjamin eta alebinek. Igande arratsaldero izango dira partiduak frontoian, arratsaldeko 15:30etan hasita. Finalaurrekoak abenduaren 29an eta finalak urtarrilaren 4an izango dira. Giro ederra sortzen da frontoian. Bestalde, Gipuzkoako txapelketetan jardunaldi berri bat jokatu da. Nagusietan, lehenengo mailan, Eñaut Lizeagak galdu egin zuen Zestoan Abantzuko Olaizolaren aurka 22-21. Orokorrean denetatik izan zen. Jubeniletan hiru garaipen eta bi porrot batu ziren. Beste behin, kadeteen lehenengo mailan. Oses, Galarraga eta Arsuaga pelotariek garaipen erosoak lortu zituzten. Beste mailetan ere beste bost garaipen izan ziren eta partidu bakarra galdu zuten Mundarroko eta Hernaniko pelotariek. Infantiletan denetarik izan zen. Guztira zazpi garaipen eta zazpi porrot izan ziren. Garaipen onak lortu zituzten goiko postuetan dauden pelotariek.