Asteburu gazia izan da Mundarroko saskibaloi talde nagusientzat, baina oso gozoa, aldiz, Hernanirentzat. 75-40 nagusitu ziren hernaniarrak, mutilen bigarren mailako partiduan, Oiarsoren kontra. Hasieratik izan ziren oso nagusi, aurreneko laurdenean 25-7 aurreratu eta atsedenaldira 40-16 iritsita.
Astigartarrek galdu egin zituzten lehenengo mailako bi partiduak, larunbat arratsaldean. Nesken taldeak ezin izan zuen Bergararen kontra, eta 40-55 galdu zuen. Aurreneko bi laurdenetan ihes egin zieten bergararrek (19-26), eta hirugarrenean erabakita utzi zuten partidua (26-43).
Mutilek, berriz, porrot gogorra jaso zuten Alegin, sailkapenean atzetik dagoen Elorri Aldaparen kontra (77-59). Berdinduta hasi zen partidua, baina bigarrenean ihes egin zuten alegiarrek (39-32), eta tartea haunditu zuten hirugarrenean (59-45).
Mutilen bigarren taldeak ere ezin izan zien pozik ekarri astigartarrei. Bigarren mailako azkeneko postutik ihes egiteko partidua zeukan Elgoibarren kontra, eta 52-69 galdu zuen.