Asteazkenean elkartuko dira Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Dominguez, Xabier Lertxundi eta Xabier Urdangarinekin. Lurraldebusek Hernaniko eta Astigarragako alkateak deitu ditu bi herri horietan ematen duen zerbitzuari heltzeko eta, elkarrekin eta elkarlanean, egungo zerbitzuek herritar gehiagori arreta eman ahal izateko irtenbide bat aurkitzeko.
Hiru erakundeek mahai gainean dauden aukerak teknikoki aztertzea izango da helburua, Astigarragako eta Hernaniko bizilagunek beren benetako beharrei hobeto erantzungo dien hiriarteko garraio-zerbitzuaz goza dezaten.
Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuak azaldu du, duela aste batzuk erabiltzaile asko dituzten zerbitzuak autobus artikulatuekin betetzea proposatu zuela. Ibilgailu horiek egungo ibilbidea aldatu gabe erabili ahal izateko, ordea, beharrezkoa da Hernaniko Udalak zenbait lan egitea, autobusek bira egiteko behar duten lekua izan dezaten.