Mundarroko neskak, beste garaipen baten bila etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 23a, 00:00

Bergararen kontra jokatuko dute gaur, 16:00etan kiroldegian. Mutilek Alegin daukate zita, gaur bertan.

 

Arnas pixka bat hartu zuten Mundarroko neskek, Gipuzkoako lehenengo mailan, aurreko asteburuko garaipenarekin. Eta oraingoan, partidu polita daukate aurretik, kontrario indartsu batekin: Bergara izango dute aurrez aurre, gaur arratsaldeko 16:00etan, Astigarragako kiroldegian. Ligako bigarren sailkatua da talde bergararra, zazpi partidutik bost irabazita. Astigartarrek, berriz, seitik hiru irabazi dituzte.

Mundarroko mutilek, bere aldetik, Alegin jokatuko dute Gipuzkoako lehenengo mailako partidua, gaur arratsaldeko 16:15etan. Elorri-Aldaparen kontra ariko dira, sailkapenean postu bat atzetik dagoena; eta irabaziz gero, beheko postuetatik urrunduko lirateke astigartarrak. Oraingoz, bigarren multzoko bosgarren postuan daude moreak, zazpi partidutik hiru irabazita.

 

Hernaniko mutilak etxean, gaur arratsaldean

Ordu berean jokatuko dute Hernaniko mutilek ere, gaur bertan, Gipuzkoako bigarren mailakoa. Etxean ariko dira haiek, 16:15etan Hernaniko kiroldegian; eta Oiarso kontrario zuzenaren bisita jasoko dute, goiko postuetara gerturatzeko lehian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!