Bigarren mailako finala Zarautzen, Axier Luluagak eta Endika Ramosek

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 23a, 00:00

Endika Ramos hernaniarra, pelota jotzeko prest.

Mundarrokoek Goitia eta Zubiria tolosarrak izango dituzte aurrean, gaur 10:00etan hasita Aritzbatalde frontoian.

 

Behin lehenengo mailara igoera ziurtatuta, txapelketa borobiltzeko aukera daukate gaur Axier Luluagak eta Endika Ramosek: Gipuzkoako Binakakoaren finala jokatuko du Mundarroko bikoteak, bigarren mailan. Zarauzko Aritzbatalde frontoian jokatuko dute, 10:00etan hasita, Beotibar taldeko Goitiaren eta Zubiriaren kontra. Mutilen lehenengo mailako finala ere jokatuko da jaialdi berean, Danok Bat eta Beotibar taldeen artean.

Hitzordu garrantzitsua daukate Ander Arandiak eta Jon Belokik ere, gaur bertan. Hirugarren mailako semifinaletan, joaneko partidua jokatuko dute Hernaniko kiroldegian, 09:15etan hasita. Euskal Jolas taldea izango dute kontrario. Ahalik eta emaitzarik onena lortzen saiatuko da CD Hernaniko bikotea etxean, bueltakoan horri eusteko. Deban izango dute bigarren hori, datorren astean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!