'Robotia' eta 'Jurado Nº2, Biterin, eta 'Deep Sea' eta 'Marco', Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 22a, 00:00

Zine aukera zabala izango da bailaran, asteburu honetan. Biterin, 'Robotia' filma jarriko dute haurrentzat, bihar eta etzi 16:45etan. Helduentzat, berriz, 'Jurado Nº2' jarriko dute, bost saiotan: bihar 19:30etan eta 22:30etan; etzi 19:30etan; eta astelehenean 16:30etan eta 19:30etan. Erriberan, berriz, igande arratsaldean jarriko dituzte bi pelikula: 'Deep Sea' haurrentzat, 16:30etan; eta 'Marco' helduentzat, 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!