Azaroaren 25eko jarduerak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 22a, 00:00

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren bueltan egitarau zabala prestatu dute eragileek.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta aurten ere jarduera ugari antolatu dituzte bailarako eragileek. Azaroaren 25ean Hernanin eta Astigarragan hainbat elkarretaratze, manifestazio eta ekitaldi izango dira, baina Goizuetan, Ereñotzun eta Aranon ere izango dira ekintzak. Gainera, Astigarragan eta Hernanin gaurtik eta asteburu osoan zehar izango dira ekimenak. 

Honela, gaur Astigarragan kafe tertulia bat egingo da indarkeria bikarioari buruz, 18:30etan, Emakumeon Etxean. Hernanin ere kafe tertulia izango da bihar, 10:30etan, Atsegindegin, Hernaniko emakume talde batek antolatuta. Ondoren, 12:30etan, kontzertu akustikoa eta luntxa egongo dira Nora Sarriegi eta Nora Etxeberriarekin. Etzi, igandean, Astigarragan, nerabeentzako indarkeria matxista identifikatzeko saioa egingo da Gaztelekuan, 17:30etatik aurrera. 

Aranon, Ereñotzun eta Goizuetan azaroaren 25erako utzi dituzte protesta ekitaldiak. Aranon, 18:30etan, elkarretaratzea egingo dute Kontzejuaren atarian eta ondoren, afari-merieda elkartean.

Goizuetan, 18:00etan hasiko da kalejira eta ondoren txokolatada prestatuko dute. Ereñotzun, 'Sua piztu eta indarkeria itzali' ekitaldia egingo dute, 18:00etan, Katiluzarrek antolatuta. Gainera, azaroaren 27an, Haur literatura, berdintasunaren aldeko aliatu izango da, 19:00etan, auzo udalean.

AZAROAK 25 - EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

ASTIGARRAGA

GAUR, ostirala
18:30, Kafe tertulia, Emakumeon etxean.

ETZI, igandea
17:30, Indarkeria matxista iden­tifikatzeko saioa nerabeentzat, Astigarragako Gaztelekuan.

HERNANI

BIHAR, larunbata
10:30, Kafe tertulia, Atsegindegin, Hernaniko emakume talde batek antolatuta.

12:30, Kontzertu akustikoa eta luntxa, Atsegindegin: Noa Sarriegi eta Nora Etxeberria. Hernaniko emakume talde batek antolatuta.

ARANO

AZAROAK 25, astelehena
18:30, Elkarretaratzea, Aranoko Kontzejuaren atarian. Ondoren, afari-merienda elkartean.

GOIZUETA

AZAROAK 25, astelehena
18:00, Kalejira, Goizuetako plazatik hasita: 'Ez bazara konponbidea, arazoa zara'. Ondoren, txokolatada.

EREÑOTZU

AZAROAK 25, astelehena
18:00, 'Sua piztu eta indarkeria itzali', Ereñotzuko plazan, Katiluzar guraso elkarteak antolatuta.

AZAROAK 27, asteazkena
19:00, 'Haur literatura, berdintasunaren aldeko aliatu', Parean elkartearen eskutik, Ereñotzuko Auzo Udaleko areto nagusian. Katiluzar guraso elkarteak antolatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!