Alerta kimikoen sireneak, bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 21a, 00:00

Bihar alarma kimikoaren sirenak aktibatuko dira, ondo funtzionatzen dutela ziurtatzeko. Hernanin bi enpresa kimika daude, Electrokimika eta Kem One. Bereziki arriskutsuak direnez, 3 sirena instalatu zituen Eusko Jaurlaritzak enpresa horien arrisku eremuan: bat Ereñotzu auzoan, eskolaren ondoan, beste bat Oronaren ondoan eta azkena Arraun pabiloiaren ondoan. Helburua da enpresa horietan gas ihesa gertatuko balitz eremu horretan daudenei abisatzea konfinatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!