Eguneko bertsoa

Komunaren Nazioarteko Egunean

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 19a, 09:25

Komunaren Nazioarteko Eguna da gaurkoa, 2013an Nazio Batuen Asanblada Orokorrak hala erabakita, nabarmentzeko komunen, saneamenduaren eta ur edangarriaren garrantzia.

Bertsotan umorerako gai izan da komuna sarri, eta halaxe egin zuten Sebastian Lizasok eta Aritz Lopategik ere, 1997ko Donostiako Txapelketan. Hauxe da jarri zieten gaia: «Aritz, premiak jota kaleko komun mugikor batean sartu zara. Sebastian brigadako langileak komuna gruari lotu eta beste leku batera airean daramala ohartu zara».

Segidan jaso duguna da Lopategiren aurreneko bertsoa, eta hemen entzun eta irakurri daiteke sorta bizi-bizi osoa, zortziko txikian.

Jan da edaten nenbilen
lehenago jo ta su!
Eta jakina gero
hainbat enbarazu!
Grua hona lotuta
zertan zabiltza zu?
Ez dut bukatu eta
nora naramazu?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!