Hernaniko Udalak Ostiralean aktibatuko dira alarma kimikoaren sirenak. Urtean bitan egiten da hau Urumea bailaran, sirenak ondo funtzionatzen dutela ziurtatzeko.
Hernanin bi enpresa kimiko daude, Seveson daudenak, bata Electrokimika eta bestea, Kem One. Bereziki arriskutsuak direnez, hiru sirena instalatu zituen Eusko Jaurlaritzak enpresa horien arrisku eremuan. Eremuak dira: Ereñotzu auzoa (eskolaren ondoan), Orona ondoan eta Arraun pabiloiaren ondoan.
Sirena horien helburua da bi enpresa horietako batean gas ihesa gertatuko balitz, eremu horretan daudenei abixua pasatzea, inguruan dauden herritarrak konfinatzera deituz.
Sirena hori ez da Hernanin bertan entzuten, soilik arrisku eremu horretan entzungo da.