Santa Zeziliako kontzertuak bailaran

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 19a, 00:00

Gaurtik hasita eta igandera bitarte, Hernaniko eta Astigarragako musikariek kontzertuak eskainiko dituzte musikarien eguna ospatzeko.

 

Santa Zeziliarentzako doinuak izango dira protagonista aste honetan bailaran. Hernanin eta Astigarragan kontzertu mordoa antolatu dituzte herriko musikariek. Gaur hasi eta igandera bitarte izango dira.

Asteko lehena gaur izango da, Hernaniko Musika Eskola Publikoko ikasleen eskutik. Kontzertua eskainiko dute, arratsaldeko 18:00etan Biteri Kultur Etxean. Asteburuan, jarraian izango dira kontzertuak. Lehena, ostiralean izango da, Santza Zezilia egunean: arratsaldeko 19:00etan Biterin izango dira Hernaniko Herri Musika Elkarteko kideak. Bertan, eguna ospatzeko txistu kontzertua eskainiko dute, Juan Mari Beltran eta bere taldekideek.

Kantuz abesbatzako kideek ere abestuko dute larunbatean, Iruñako Arturo Kanpion abesbatzako kideekin batera. San Juan Bataiatzailearen Elizan izango da kontzertua, arratsaldeko 20:00etan hasita. Azkenik, Astigarragako kontzertuarekin amaituko dute musikarien eguneko ospakizuna. Herriko Txirriskla elkarteko txistulariek Aiztondo abesbatzarekin batera eta Iñaki Gezala piano jotzailearen laguntzarekin batera, kontzertua eskainiko dute elizan. Ondoren, ospakizunak jarraipena izango du Emakumeon plazan. 12:30etan hasiko da ikuskizuna, Andre Mari elizan.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!