Lehenengo mailara igo dira Luluaga eta Ramos

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 19a, 00:00

Bigarren mailako finalera sailkatu dira, Loiolatarra 1 kanporatuta eta orain txapela nahi dute.

 

Mutil nagusien bigarren mailan, Mundarroko Axier Luluagak eta Endika Ramosek, lehenengo mailara igotzea lortu dute, finalerdietan Loiolatarra 1 gainditu eta gero. Joaneko partiduan pauso haundia eman zuten finalerako: 25-12 irabazi zuten Txomiñenen, Aroztegiren eta Arrutiren kontra. Loiolan jokatu zen ostiralean itzulerako partidua eta hor ere, Mundarroko bikotea nagusi izan zen 22-25. Emaitza horri esker finalera pasatzea lortu dute. Bi finalistek lortzen dute igoera eta beraz, datorren urtean maila gorenean arituko dira. 

Orain txapela lortzea izango dute helburu. Horretarako Beotibar taldeko Goitia eta Zubiria gainditu beharko dituzte.

 

Hernani bigarren mailara igo da Arandia, Manterola eta Belokirekin

Txapelaren borrokan eta bigarren mailara igoera lortu duen taldea Hernani izan da, Asier Arandia, Ion Beloki eta Mikel Manterola palistekin. Hirugarren mailako finalaurdenetan Altzatarra kanporatu dute, 25-15, eta finalerdietara sailkatu dira.

Hirugarren mailatik lau igotzen dira bigarren mailara, eta beraz helburu hori bete dute. Pasa den astean, Arandiak eta Manterolak jokatu zuten Rekondo eta Sanchezen kontra. Beloki ordezko izan zen. Finalerdietara sailkatu diren beste hiru taldeak Kuku, Eibar 1 eta Euskal Jolas izan dira eta joaneko eta itzulerako partiduak jokatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!