Gipuzkoako Eskuz Banakako txapelketak ari dira jokatzen maila guztietan eta Binakako azken partiduak ere jokatu ziren. Hernani klubeko pelotariek 35 partidu jokatu zituzten txapelketa ofizialetan eta denetarik izan zen. 16 garaipeneko eta 19 porroteko azken balantzea izan zuten pelotariek. Binaka eta bigarren mailako promozioan Altunak eta Manterolak 15-22 galdu zuten Behar Zanaren aurka eta hirugarren postua lortu zuten nagusietan. Nabarmentzekoa da kadetetan, lehen mailan, lortutako hirutik hiru garaipen, Ekhi Osesek, Oier Arsuagak eta Lier Zugastik.
Mundarroko taldeko pelotariek 15 partidu jokatu dituzte eta guztira bost garaipen eta hamar porrot bildu dituzte. Garaipenen artean azpimarratzekoa da Eñaut Lizeagak Txomiñenean lortutako larunbatean. 22-19 irabazi zuen Tolosako Altunaren kontra, partidu ikusgarri batean, nagusietan lehenengo mailan. Kadeteen lehen maila Galarragak ere garaipen bikaina eskuratu zuen.
Sopelan garaipena, Osesek eta Zugastik
Txapelketa pribatuetan ere Ekhi Oses eta Lier Zugasti bikoteak, 10-18 irabazi zuen Oiartzungo bikotearen aurka, Sopelan.