Enaitz Goñi eta Olatz Altuna, ondo Madrilen

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 19a, 00:00

Enaitz Goñik 200 metro estilo librean hartu zuen parte.

Espainiako Neguko Txapelketa Absolutoan hartu dute parte; 200 metro librean Goñik, eta 50 metro librean eta hiru errelebotan, Altunak.

 

Pasa den asteburuan bailarako bi igerilarik hartu dute parte Espainiako Neguko Txapelketa Absolutoan. Bidasoa taldea ordezkatu zuten Olatz Altunak eta Enaitz Goñik. Olatz Altuna 50 metro librean aritu zen eta beste hiru errelebo probetan. Banakako probetan, Altunak 34garren amaitu zuen 26.69ko denborarekin. Bere denbora onenetik hurbil ibili zen.

Enaitz Goñik ere proba bakarrean hartu zuen parte, 200 metro librean. 27garren amaitu zuen 1:51.51 denborarekin. Bere denbora onenetik gertu geratu arren, ez zuen gustura amaitu proba. Altunak 6garren, 8garren eta 12garren amaitu zuen Bidasoarekin 4x50 metro libre mistoan, 4x50 metro libre nesketan eta 4x50 estiloetan. Bien helburu nagusia Espainiako Kopa izango da abenduan, Castellonen, eta bertan espero dira denbora onenak.

 

Hernanin, Gipuzkoako Ligako bigarren jardunaldia

Bestetik, Hernanin Gipuzkoako Neguko Ligako bigarren jardunaldia jokatu zen. Buruntzaldea, Fortuna, Konporta eta Hernani taldeko igerilariak izan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!