Izen berezia ageri da egutegian gaur, azaroaren 18an, euskerazko izendegian: Pagomari. Ez da hori Unai Agirreren eta Amets Arzallusen izena, baina horixe izan zitekeen, 2017ko Altzoko Jaialdian jarri zieten ariketa honetan, Maialen Lujanbiorekin batera: «Unai eta Amets elkarren ondoan dauden bi pago lerden zarete. Baina elkarri kalte egiten diozue, gertuegi zaudetelako. Maialen basozaina da eta bietako zein moztuko duen erabaki behar du. Bietako bat markatu behar du».
Maialen Lujanbioren aurreneko bertsoa da segidan ekarri duguna, eta hemen irakurri eta entzun dezakezue bertsoaldi osoa.
Baso honek jartzen nau
nahiko trantze estun
nola erabakiak
bueltarikan ez dun
biak pago lerden ta
mami aberastun
biak`e badauzkate
hamaika eraztun!