Martindegi auzoko San Martinetako egitarauaren barruan, bi errekor saiakera izango dira gaur Oialumen: Malen Barrenetxeak oinbiko enbor bat moztuko du, 15 urtekoen marka jartzeko. Nerea Arrutik, berriz, kanako enbor bat ahalik eta azkarren moztuta ezarriko du marka. Jarraian gizonezkoen arteko desafioa egingo dute, eta bazkari baten bueltan elkartuko dira eguerdian. Arratsaldea girotzeaz Ai Ama! erromeria taldea arturatuko da.