Bi errekor saiakera, bazkari herrikoia eta dantzaldia izango da gaur Martindegin, San Martin Jaien egun haundia ospatzeko. Egun osoko egitaraua dago antolatuta jaia giro ezin hobean ospatzeko.
Goizean herri kirolen punta puntako ikuskizuna izango da: bailarako bi emakumeren errekor saiakera aizkoran, gizonezkoen desafioa eta harrijasotzaileen erakustaldia. Malen Barrenetxea hernaniarrak eta Nere Arruti urnietarrak errekor saiakera egingo dute lehenik. Hernaniarrak oinbiko enbor bat moztuko du, 15 urtekoen marka jartzeko. Urnietarrak, berriz, kanako enbor bat ahalik eta azkarren moztuta ezarriko du marka. Ondoren, bi bikotek elkarren arteko desafia egingo dute: Iker Vicente eta Eneko Saralegi, Jokin 'Basozabal' eta Ibai Soroaren aurka arituko dira. Azkenik, harria jasotzeko lanetan arituko dira Mikel 'Urra' eta Maddi Guesalaga.
Bazkari herrikoia antolatu dute bazkalordurako, eguerdiko 14:30etan hasita. Arratsaldean, eta ospakizunari amaiera emateko, erromeria izango da Ai ama! taldearekin batera.