Azaroaren 9an ospatu zuten Elur-Txori elkartekoek XLI. Sagardo Txapelketa. Eñaut Martikorenaren eta Iker Ormazabalen bertsoek girotu zuten ostiral gaua elkartean, eta giro bikainean ospatu zuten txapelketa. Rufino sagardotegia izan zen txapeldun, 1.186 punturekin. Bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu ziren Oiarbide eta Astiazaran sagardotegiak, 1.144 eta 1.110 punturekin.
Txapelketan hartu zuten parte Alberro, Altzueta, Astiazaran, Elorrabi, Elutxeta, Iparragirre, Itxasburu, Oiarbide, Rufino eta Zelaia sagardotegiek.
Mus txapelketan izena emateko epea, zabalik
Bestalde, zabalik dago Elur-Txoriko mus txapelketan izena emateko epea, azaroaren 22ra bitarte, elkarteak aditzera eman duenez. Bikote bakoitzak 15 euro ordaindu behar ditu apuntatzeko, eta partidak asteazkenetan jokatuko dira. Txapelketa azaroaren 27an hasiko da.