Bailara bertsoz jantziko da, Burrunbak eta Zipotzak antolatu dituzten otorduetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 14a, 00:00

Astigarragako elkarteak bertso afaria antolatu du azaroaren 22rako, eta Hernaniko taldeak, berriz, bertso bazkaria azaroaren 30erako.

Urumea bailaran aukera zabala izango da azaro amaieran, bertsoez gozatzeko. Alde batetik, Astigarragako Zipotza Kultur Elkarteak bertso afaria antolatu du azaroaren 22an; eta bestetik, Hernaniko Burrunba taldeak bertso bazkaria prestatu du azaroaren 30erako. Otordu berezi horietan parte hartzeko deia zabaldu dute bi herrietako antolakuntzako kideek.  

Zipotzak antolatutako afaria, Agin Laburu eta Unai Iturriaga bertsolariekin

Astigarragako Zipotza Kultur Elkarteak azaroaren 22rako antolatu duen saioan, 20:30etan hasiko da afaria, elkartean bertan. Ondoren, Agin Laburu eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan, herriko hainbat musikarik lagunduta.

Afarirako txartelak Zipotza tabernan eskuratu daitezke, 25 euroren truke.

Burrunbaren bazkarian, Agin Laburu eta Joanes Illarregi

Elur-Txori elkartean egingo du­te azaroaren 30eko bertso baz­karia, Burrunbako kideek. Bazkari goxoaz gozatu ondoren, Joanes Illarregi eta Agin Laburu bera ariko dira bertsotan. Baina eguna ez dute kantuan amaituko, dantzan baizik. Izan ere, Ekos tabernara mugituko dute festa 19:00etan, eta bertan izango da DJ Anonimous. Sorpresak ere izango direla aurreratu dute antolatzaileek.

Bazkarirako zita 14:30etan ja­rri dute, eta tiketak dagoeneko salgai daude 25 euroren truke, Zintzarri tabernan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!