San Martin Jaiaren bueltako egun haundia ospatuko da igandean, Martindegin. Egun osoko egitaraua antolatu dute horretarako, eta tartean bi marka saiakera izango dira: Malen Barrenetxea hernaniarrak eta Nerea Arruti urnietarrak egingo dute horretarako ahalegina.
Eguerdiko 12:00etan hasiko da ospakizuna auzoan, puntako herri kirol ikuskizunarekin batera. Maila haundiko zortzi kirolari arituko dira lehian. Barrenetxearen eta Arrutiren errekor saiakera izango da aurrena, aizkoran. Hernaniarrak oinbiko enbor bat moztuko du, 15 urtekoen marka jartzeko. Urnietarrak, berriz, kanako enbor bat ahalik eta azkarren moztuta ezarriko du marka.
Jarraian, gizonezko aizkolarien erakustaldia hasiko da. Bi bikote ariko diren elkarren kontrako desafioan: Iker vicente eta Eneko Saralegi batetik, eta Jokin Urretabizkaia 'Basozabal' eta Ibai Soroa bestetik. Azkenik, harrijasotzaileen erakustaldia ere izango da, Mikel Lopetegi 'Urra'ren eta Maddi Guesalagaren eskutik.
Bazkalordurako, bazkari herrikoia ere antolatu dute auzoan, 14:30etan hasita. Eta ospakizuna amaitzeko, erromeria antolatu Ai ama! taldearekin, arratsaldeko 18:00etan hasita.