Erabakitzeko eskubidearen aldeko festa, Udaberri Festa antolatu zuen atzo BagaGiltza herri ekimenak. Izan ere, udaberrian egingo da herri galdeketa; martxoaren 19an egingo dela iragarri zuten atzo, bai Hernanin eta baita Astigarragan ere.
Dantza, musika eta jolasak, sinadura bilketa pizteko
Hernaniarrei astigartarrak batu zitzaikien atzoko Udaberri Festan, Atsegindegin. Hainbat taldek egin zituzten dantza erakustaldiak, eta beste hainbestek galanki jarri zuten umorea, jolasekin.
Horrek guztiak lagundu zuen sinadura bilketari hasiera erritmo ezinhobean ematen. Izan ere, gaueko datuen arabera, Hernanin asteburuko erronka betetzeko zorian zegoen: 500 sinadura biltzea. Bihar baieztatuko da. Astigartarren artean, berriz, 50 bat bildu ziren. Sinadurak biltzen jarraituko da datozen egunetan, eta sare sozialetan partekatzeko dei egin dute, #niksinatukodut traolarekin edo bagagiltza@gmail.com helbidera bidalita. Hernanin, 1.700 behar dira, eta Astigarragan, 500.