Martxan da Zilegi Eskola azaroan

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 13a, 00:00

Zilegi Eskolarekin martxan dabiltza AEKko kideak, eta azaroan zehar zenbait saio antolatu dituzte Hernanin eta Astigarragan. Hernanin gabonetako eskulanak egiteko bi saio izango dira, biak azaroaren 21an, goizeko 09:30ean eta arratsaldeko 18:00etan, Hernaniko AEKn. Bestalde, 'Puzzleak. Bortxaketaren jauregia' laburmetraia ikusi eta ondoren, Kote Camacho zuzendariarekin solasaldia antolatu dute. Ekintza hau, azaroaren 25ean 18:00etan eta azaroaren 27an 10:00etan egingo da, eta lekua zehazteke dago oraindik. Astigarragan, berriz, Irradaka dantza egingo dute Astigar dantza-taldearekin. Bi saio izango dira, eta biak azaroaren 17an, 09:30ean eta 18:00etan. Biak Kultur etxe zaharreko aretoan egingo dira.ztiak doan dira, baina izena ematea ezinbestekoa da, zilegieskola@aek.eus  emailera idatzita edota 663 043 314 zenbakira deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!