Eguneko bertsoa

Marianitoa lortuta

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 12a, 09:32

Gaurko albiste nagusian ikus daitekeen modura, bailarako herritar askok egin zuten igandean Behobia-Donostia lasterketa. Pasara ederra hartuta, deskantsua hartzeko garaia heldu zaie orain, entrenamenduak alboratu eta patxadan egotekoa. Deskantsu hori irabazteko Onintza Enbeitak zehaztu zuen 2022ko Txapelketa Nagusian zein zen muga: 10.000 pausu. Bertsoaldi osoa entzungai, hemen.

Zaindu egin behar da
itxura, tipoa
elikatu behar da
estereotipoa.
Baina lasai badaukat
pausuen pikoa
hamar milara heltzean
marianitoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!