Eguneko bertsoa

Txerriarenari

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 11a, 11:14

Astelehenari gogoz ekiteko bertso bat ez, bi ekarri ditugu gaurkoan. Iturenen Julio Sotok eta Andoni Egañak egindako bertso bazkari bateko bertsoak dira, animaliekin lotura estua dutenak. Galdera zailak egiten hasten da Soto, eta maisuki erantzuten du Egañak. Gure gomendioa, irakurtzeaz gain, bertsoaldi osoa entzutea da.

Orain ez nahastu gaiak
ez horretan ari
Behorrarena iel
bale zeukan argi
Behiarena da susa
zu lehen kantari
Ta nola esaten zaio
txerriarenari

Hirugarren galdera
neretzako min da
Nahiz ta nengoen lehengo
bi hoiek jakinda
Baina ez naiz geratuko
erantzun ezinda
Aski dut zu bezela
uh, uh, uh eginda

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!