Zientziaren astea dela eta, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak lantegi eta jarduera batzuk antolatu ditu gaurtik azaroaren 15era, DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko. Hernanin, Unibertsitateak hitzordu berezia prestatu du: origamiari (papiroflexiari) buruzko lantegi praktiko bat egingo da, Galarreta (Orona Ideo) Ekocampusean, gaur 09:00etatik 11:00etara. Ikastetxeak gonbidatuta daude.