Mundarroren eta Erroibideren Gipuzkoako 1go mailako partidua arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Astigarragako kiroldegian. Astigartarrak gutxigatik galdu zuten pasa den asteburuan, eta etxean indartsu jarraitzeko asmotan kantxaratuko dira. Gipuzkoako 2. mailan Artesanos Juantxo liderraren aurka arituko da Hernanin, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, kiroldegiko kantxan.