Asteburu gogorra izango da bailarako futbol talde nagusientzat. Sailkapeneko goiko postuetan dabiltzan taldeen aurka jokatzea egokitzen zaie hiruei, eta gogotik saiatu beharko dute puntuak eskuratzeko.
Zubipen jokatuko du gaur, 18:00etatik aurrera, Euskal Ligako nesken taldeak. Mariño izango da aurkaria, sailkapeneko bigarren postuan dagoen taldea, eta pasa den asteko emaitza txarra ahaztea izango da Hernaniren helburua, irundarrei irabazita.
Mundarrok ere etxean jokatuko du, Zarkumendegin, Oriokoren kontra. Astigartarrek oraindik ez dute partidurik galdu, baina Oriokok garaipena lortu du azken hiru jardunaldietan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da partidua.
Azkenik, bihar arratsaldean jokatuko du Hernaniko Ohorezko Erregional mailako mutilen taldeak. 17:00etan hasiko da Añorgaren eta Hernaniren arteko norgehiagoka, Rezolan.