Zenbat denbora barra ertzean
atzera eta aurrera!
zenbat zerbeza, zenbat kubata
zenbat parranda tankera!
Baina tabernak aldatzen dira
eta jabetik jabera
leku berean dago lokala
baina ez da leku bera.
Hau ez da 'Duela X urte Kronikan' atala, baina antzeko zerbait egingo dugu gaur. Duela 4 urte gaurko egunez abestutako bertsoa dakargu; Ane Zuazubiskarrek bikain definitzen du nola aldatu daitekeen eremu bat denbora gutxian. Bertsoaldi osoa irakurgai eta entzungai duzue hemen.
Zenbat denbora barra ertzean
atzera eta aurrera!
zenbat zerbeza, zenbat kubata
zenbat parranda tankera!
Baina tabernak aldatzen dira
eta jabetik jabera
leku berean dago lokala
baina ez da leku bera.