Andoni Rekondo ere sailkatu da Gipuzkoako finalerdietara eta Euskal Herriko Txapelketara

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 5a, 00:00

Andoni Rekondo, Jon Gurrutxagarekin hizketan, igandeko Tolosako saioan.

Hernaniko Bertso Eskolatik arituko dira Oiartzungo lehenengo finalerdian Beñat Gaztelumendi, Asier Azpiroz eta Eli Pagola, azaroaren 17an. Agin Laburu, Eñaut Martikorena eta Andoni Rekondo hirugarren finalerdian jardungo dira, Arrasaten, abenduaren 1ean.

Gipuzkoako Txapelketaren finalerdietan izango da Andoni Rekondo ere. Bertsolari hernaniarra hirugarren izan zen Tolosan, final laurdenetako azkeneko saioan, 479,5 puntu eskuratuta. Horrekin, hurrengo Euskal Herriko Txapelketan aritzeko txartela ere eskuratu du Rekondok.

Tolosako saioarekin, osatuta geratu da finalerdietan ariko den 18ko multzoa, eta horien artean izango dira Hernaniko Bertso Eskolako sei kide: Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi, Asier Azpiroz 'Azpi', Andoni Rekondo, Eli Pagola, Eñaut Martikorena.

Finalerdiak azaroaren 17an hasiko dira Oiartzunen, Elorsoro kiroldegian, 17:00etan, eta bertan parte hartuko diren bertsolariak ondorengoan izango dira: Hernaniko Bertso Eskolatik Beñat Gaztelumendi, Eli Pagola eta Asier Azpiroz 'Azpi', eta Ane Labaka, Oier Etxeberria eta Nerea Elustondo. 

Bigarren finalerdia Zarautzen izango da, Aritzbatalde udal kiroldegian, azaroaren 24an, 17:00etan, bertsolari hauekin: Alaia Martin, Amaia Iturriotz, Eneko Araiztegi, Unai Mendizabal, Aner Peritz 'Euzkitze' eta Eneritz Artetxe.

Hirugarren eta azken finalerdia Arrasaten jokatuko da abenduaren 1ean, Uarkape pilotalekuan, 17:00etan. Hemen Hernaniko Bertso Eskolako Agin Laburu, Andoni Rekondo eta Eñaut Martikorena jardungo dira, eta beraiekin batera osatuko dute seikotea Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Oihana Iguaran eta Maider Arregi bertsolariek.

Donostiako Illunbeko finalera zortzi bertsolari sailkatuko dira: saio bakoitzeko irabazleak eta bost puntuazio altuenak. Finala abenduaren 14an jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan hasita. 

 

Elustondo gailendu zen azken final-laurdenean

Azken final-laurdena, leporaino bete zen Tolosako Leidor aretoan jokatu zen eta bertan aritu ziren Aitor Tatiegi, Andoni Rekondo, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Jon Gurrutxaga, Maider Arregi eta saioan gailendu zen Nerea Elustondo.

Hain justu, 500 punturekin irabazi zuen final-laurdena Elustondok. Beraz, zuzenean sailkatu zen finalaurrekora. Honela geratu ziren gainerako bertsolariak: Arregi (494,5 puntu), Rekondo (479,5), Mantzizidor (473,5), Gurrutxaga (460) eta Tatiegi (446,5).

 

GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2024

FINALAURREKOA

OIARTZUN

Elorsoro, 17:00: Beñat Gaztelumendi, Asier Azpiroz 'Azpi', Eli Pagola, Ane Labaka, Nerea Elustondo eta Oier Etxeberria.

ZARAUTZ
Aritzbatalde, 17:00: Alaia Martin, Amaia Iturriotz, Aner Peritz 'Euzkitze', Eneko Araiztegi, Eneritz Artetxe eta Unai Mendizabal.

ARRASATE

Uarkape, 17:00: Agin Laburu, Andoni Rekondo, Eñaut Martikorena, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Maider Arregi eta Oihana Iguaran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!