Ez da denboraldiko astebururik onena izan bailarako hiru futbol talde nagusientzat. Hernaniko Euskal Ligako nesken taldeak jaso du emaitzarik gogorrena, Elorrioren aurka 4-0 galduta. Ohorezko Erregional mailako taldeak 0-0 berdindu zuen Zubipen, eta Mundarrok ere puntutxo bat eskuratu zuen Andoainen.
Euskal Ligako neskei bigarren zatian egin zien ihes partiduak. 0-0 iritsi ziren atsedenaldira, eta lau gol sartu zituen Elorriok aldageletatik bueltan, horietatik bi azken minutuetan. Asteburu honetan Mariño bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du Hernanik Zubipen.
Ohorezko Erregional mailako mutilek ezin izan zuten puntu bakarretik pasa ostiralean. Zenbait aukera argi sortu arren, 0-0 berdindu zuten Deustoren aurka. Etxetik kanpo arituko dira oraingoan, Añorgaren kontra.
Azkenik, Mundarrok porrotik jaso gabe jarraitzen du. Golak sartzeko zailtasuna du taldeak, baina sendo dabil defentsan. Zarkumendegin jokatuko dute asteburuan, Oriokoren aurka.