Enpresa kudeaketari buruzko sei prestakuntza tailer eskainiko dira

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 4a, 00:00

Beterri Buruntza Mankomunitateak antolatuta, pertsona ekintzaileei eta mikroenpresetako enpresariei bideratutakoak dira.

Azarotik urtarrilera, enpresa ku­deaketari buruzko sei tailer es­kainiko ditu Beterri Buruntza Man­komunitateak, pertsona ekin­tzaileei eta mikroenprese­tako enpresariei bideratuta. Tai­ler guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta Beterri Buruntza Mankomunitateko bulegoetan eskainiko dira. Aukera dago saio guztietan edo intereseko saio zehatzetan izena emateko.

Ekimen honen helburua da ekintzaile nahiz enpresariei beren enpresa proiektuaren kudeaketa eraginkorrago bat lortzeko hainbat erreminta eskaintzea. 

Aurrez aurrekoa izango da, eta izena eman behar da

Prestakuntza tailer guztiak aurrez aurrekoak izango dira, Beterri Buruntzaren egoitza nagusian (Hernanin, Akarregi Industrialdeko 10 zenbakian). Saio guztietan edota intereseko saio zehatzetan eman daiteke izena.

Plaza kopurua mugatua da, eta eskualdeko enpresa proiektuak edota eskualdeko ekintzaileak lehenetsiko dira. Bestalde, izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.

Argibideak eskatzeko edota informazio gehiagorako, ekintzailetza@beterriburuntza.eus hel­bidera idatzi daiteke, edo 943 24 45 23 telefonora deitu.

TAILER ESKAINTZA

1. Tailerra, 2024/11/06: Ekitean jakin beharrekoak (9:00-13:00)
Ekintzaileek ideia dutenetik enpresa bat martxan jarri arteko prozesuan kontuan hartu beharrekoak; eduki ditzaketen laguntzak; ekitean gauzatzen diren akats nagusienak.

2. Tailerra, 2024/11/20: Negozio plana (9:00-13:00) 
Enpresa bat martxan jartzerakoan negozio plan bat egiteak duen garrantzia eta bertan aztertu beharrekoak. Merkatu analisia. Canvas plana.

3. Tailerra, 2024/12/04: Enpresaren kudeaketa ekonomikoa (9:00-13:00)
Kudeaketa ekonomikoak eta horren jarraipenak duen garrantzia. Ekintzaile bakoitzak bere negozioaren zenbakiak ulertu eta kudeatzea. Errentagarritasun-atalasea. Finantzazio iturriak.

4. Tailerra, 2024/12/18: Forma juridikoak eta eratzeko izapideak (9:00-12:00)
Ekiteko era juridiko ezberdinak eta enpresa abian jartzeko gauzatu beharreko izapideak landuko dira. Ziurtagiri digitalak.

5. Tailerra, 2025/01/15: Lan arloa. Langile autonomoen erregimen berezia. Ticket Bai. 
Langile autonomo izateak zein ezaugarri dituen: Kotizazioa, prestazioak ... Langile baten eta autonomo baten desberdintasunak. Pertsonen kontratazioan garatu beharreko izapideak. Ticket Bai sistema.

6. Tailerra, 2025/01/29: Zerga-arloa
Mikroenpresaren zerga-sistema; Zergabidea plataforma; PFEZ; BEZ; atxikipenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!