Hildakoak gogoratzeko bailarako hilerriak lorez eta jendez apaindu ziren atzo Santu Guztien Egunean. Eguraldia lagun, jendeak eraman zituen loreei esker koloretsu zeuden kanposantuak. Astigarragan jende asko izan zen hamaiketako mezan eta Hernanin plazan salmentan dauden loreak berehala saldu ziren. Hala ere, gero eta jende gutxiago hurbiltzen da hilerrira egun honetan. Familiak elkartzeko eguna izaten da, eta gaur hildakoen eguna ospatuko da.